Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘alfa 149’

Alfa Milano berriaz jarduten duen blog italiar garrantzitsuenak Photoshop irudi bat kaleratu du auto honek izan dezakeen atzekaldeaz. Azaroan erakutsi genizuen beste artikulu honen (Alfa 149 atzekaldea) tankerakoa da ondorengo irudia.

Alfa Milano

Zer iruditzen Alfa Milano-a hartzen ari den itxura?

Iturria: Progetto940

Read Full Post »

Azkenean konfirmatu egin da duela zenbait hilabete aipatu genuena eta orain arte Alfa 149 bezala ezagutu dugun autoak Alfa Milano izena eramango du. Hau guzti hau Chrysler etxeak AEB-etako gobernuaren dirulaguntzak lortzeko aurkeztu duen dokumentazioagatik dakigu. Bertan, Fiat eta Alfa Romeo etxeen hurrengo autoak agertzen dira, eta tartean Alfa Milano izena agertzen da.

Alfa Milano Chrysler

Dokumentu horietan beste hainbat izen ageri dira, tartean Alfa 159 ordeztuko omen duen Alfa Giulia eta Alfa GT-a ordeztuko duen Alfa C-EVO.

Alfa Milano berria dela eta, Progetto940 blogeko erabiltzaile batek ondorengo marrazkia egin du aspaldian agertu diren proba-autoen irudiak eta Alfa Romeo etxetik filtratu diren albisteak jarraituz.

Alfa Milano

Iturria: Progetto940

Read Full Post »

Orain arte Alfa 149 bezala ezagutu dugun autoak izan dezakeen izena da Alfa Milano. Progetto940 blogean zabaldu dute albistea. Oraingoz zurrumurrua besterik ez da, beraz, aurkezpen ofizialaren zain geratu beharko gara. Alfa MiTo atera zuenean, Alfa Romeok alde batera utzi zuen bere autoak zenbaki bidez izendatzeko ohitura, beraz Milano izendapenak bide berri hau jarraituko luke. Hala ere, MiTo-a aipatuz, espero dezagun ez dezatela antolatu berriz izen lehiaketa bat (batez ere ez badiote kasurik egiten).

Iturria: Progetto940

Read Full Post »

Hau ez da lehen aldia Alfa 149 berriaren atzekaldeaz gabiltzala, pasa den maiatzean aipatu genuen ere gaia. Ondoren ikus daitekeen irudian orain arteko sentsazio bera datorkigu: Alfa 149-a Fiat Bravo-aren oso tankerakoa izango dela. Horixe bera aipatzen dute irudia plazaratu duten blog italiarrean, Progetto940 blogean.

Alfa 149

Ea noiz lagatzen diogun ustezko irudiekin ibiltzeari, benetakoak ikusteko gogoz gabiltza eta.

Iturria Progetto940

Read Full Post »

Gaurkoan ere irudi berriak ditugu Alfa Romeo etxeak aterako duen hurrengo autoa dela eta, Alfa 149-a dela eta.

Bi blog ezberdinetatik jasotako irudiak erakutsiko ditugu gaurkoan, biak ustez Alfa 149 berria horrelakoa izango delakoan eginak. Lehen bi argazkiak AutoExpress-en argitaratuak dira.

Hona hemen AutoExpress-en artikulua, ingelesez.

Ondorengo irudia gurean klasikoa bilakatu den blog italiarretik datorkigu, Progetto940 blogetik.

Read Full Post »

Badiruri Alfa Romeo 149 berriaren garapenak Alfa MiTo berriak jarraitutako pauso berdinak emango dituela, eta hainbat marrazki dabil sarean auto berri hau nolakoa izango ote den erakutsiz. Hona hemen marrazki horietako batzuk:

Ondorengo irudi hau ez da guztiz berria, baina Alfa 149 berriak albotik begiratuta izan dezakeen itxura erakusten digu.

Iturria: Progetto940

Read Full Post »

Ondorengo argazki hauei begiratuta Fiat Bravo baten aurrean ote gauden pentsatu dezakegu. Baina Autoweek blog holandarrak argitara eman dituen argazki espia hauek Alfa 149 berriarenak dira eta Nürburgring-eko zirkuituan ateratakoak dira.

Uztailean izan genuen lehen aldiz Alfa 149 autoaren berri. Orduan argitara eman zenez, Alfa Romeo etxeak 2009. urte haseran jarriko omen du salgai auto berria eta, Alfa MiTo-arekin batera, Alfa 147 arrakastatsua ordezteko sortua izan da.

Read Full Post »