Feeds:
Posts
Iruzkinak

Archive for the ‘Alfa Romeo - Berriak’ Category

Alfa Milano berriaz jarduten duen blog italiar garrantzitsuenak Photoshop irudi bat kaleratu du auto honek izan dezakeen atzekaldeaz. Azaroan erakutsi genizuen beste artikulu honen (Alfa 149 atzekaldea) tankerakoa da ondorengo irudia.

Zer iruditzen Alfa Milano-a hartzen ari den itxura?
Iturria: Progetto940

Read Full Post »

Azkenean konfirmatu egin da duela zenbait hilabete aipatu genuena eta orain arte Alfa 149 bezala ezagutu dugun autoak Alfa Milano izena eramango du. Hau guzti hau Chrysler etxeak AEB-etako gobernuaren dirulaguntzak lortzeko aurkeztu duen dokumentazioagatik dakigu. Bertan, Fiat eta Alfa Romeo etxeen hurrengo autoak agertzen dira, eta tartean Alfa Milano izena agertzen da.

Dokumentu horietan beste [...]

Read Full Post »

Orain arte Alfa 149 bezala ezagutu dugun autoak izan dezakeen izena da Alfa Milano. Progetto940 blogean zabaldu dute albistea. Oraingoz zurrumurrua besterik ez da, beraz, aurkezpen ofizialaren zain geratu beharko gara. Alfa MiTo atera zuenean, Alfa Romeok alde batera utzi zuen bere autoak zenbaki bidez izendatzeko ohitura, beraz Milano izendapenak bide berri hau jarraituko luke. [...]

Read Full Post »

Hau ez da lehen aldia Alfa 149 berriaren atzekaldeaz gabiltzala, pasa den maiatzean aipatu genuen ere gaia. Ondoren ikus daitekeen irudian orain arteko sentsazio bera datorkigu: Alfa 149-a Fiat Bravo-aren oso tankerakoa izango dela. Horixe bera aipatzen dute irudia plazaratu duten blog italiarrean, Progetto940 blogean.

Ea noiz lagatzen diogun ustezko irudiekin ibiltzeari, benetakoak ikusteko gogoz gabiltza [...]

Read Full Post »

Dakizuen moduan Alfa Romeo 169 autoa Alfa 166-a ordeztera etorriko da epe ertainean. Oraindik ez dakigu zein itxura izango duen benetan, eta oraingoz zenbaitek egindako marrazkiekin konformatu beharko dugu. Birritan atera ditugu Alfa 169-aren ustezko irudiak, igezko irailean eta urte honen haseran.

Hemen goian ikusten dugun irudi hau OmniAuto blogekoek egina da. Gogoan izan behar dugu [...]

Read Full Post »

Gaurkoan ere irudi berriak ditugu Alfa Romeo etxeak aterako duen hurrengo autoa dela eta, Alfa 149-a dela eta.
Bi blog ezberdinetatik jasotako irudiak erakutsiko ditugu gaurkoan, biak ustez Alfa 149 berria horrelakoa izango delakoan eginak. Lehen bi argazkiak AutoExpress-en argitaratuak dira.

Hona hemen AutoExpress-en artikulua, ingelesez.
Ondorengo irudia gurean klasikoa bilakatu den blog italiarretik datorkigu, Progetto940 blogetik.

Read Full Post »

Alfa Romeo etxeak bere auto gehienen salneurria jeistea erabaki du. Ondorengo hauek dira urte bukaeraraino egingo diren deskontuak:
Alfa 159
7.100 eurotako beherapena Alfa 159 120CV JTD -arentzat, beraz, salneurria 20.900 eurotakoa izango da.

Alfa 147
Modelu honetako beherapenek Alfa 147 3p 105CV -a 14.400 eurotan lagako dute.
Alfa Brera y Alfa Spider
Batak zein besteak 6.100 eurotako beherapena izango dute.
Badirudi [...]

Read Full Post »

Badirudi garai gozoak datozela Alfa Romeo etxearentzat eta Parisen horren islada ikus daiteke, batetik, Alfa MiTo berria aurkezten dutelako eta bestetik, Alfa Romeo Brera Ti autoa aurkezten dutelako. Ondorengo argazkietan ikus dezakegu kotxe berriaren itxura ederra.

Iturria Autoblog

Read Full Post »

Jada badakigu zein auto lehiatuko diren 2009. urteko auto bezala izendatzeko, eta horien artean egongo da Alfa MiTo berria.

Guztira zazpi dira finalera iritsi diren autoak, hauexek:

Citroen C5
Ford Fiesta
Opel Insignia
Renault Megane
Skoda Superb
VW Mark VI Golf

Gogoan izan ekainean eman genuela berri 38 autotako zerrendaren inguruan eta, tartean, Fiat Linea ere aurkitzen zela. Horretaz gain, jakina da [...]

Read Full Post »

Duela egun batzuetatik Alfa MiTo berriaren iragarkia ikus dezakegu telebistan. Ondoren ikus dezakegun bideoak My first job (Nire lehen lana) du izena.

Iragarki hau Alfa Romeo egiten ari den komunikazio kanpainaren barnean sartu beharra dago. Alfa MiTo-a ateratzerako orduan bloga, Youtube-ko bideoak eta bloggerrak erabili ditu. Azken ekimenak AlfaMiToClip dauka izena eta [...]

Read Full Post »

Older Posts »