Hau ez da lehen aldia Alfa 149 berriaren atzekaldeaz gabiltzala, pasa den maiatzean aipatu genuen ere gaia. Ondoren ikus daitekeen irudian orain arteko sentsazio bera datorkigu: Alfa 149-a Fiat Bravo-aren oso tankerakoa izango dela. Horixe bera aipatzen dute irudia plazaratu duten blog italiarrean, Progetto940 blogean.
Ea noiz lagatzen diogun ustezko irudiekin ibiltzeari, benetakoak ikusteko gogoz gabiltza eta.
Iturria Progetto940

[...] kaleratu du auto honek izan dezakeen atzekaldeaz. Azaroan erakutsi genizuen beste artikulu honen (Alfa 149 atzekaldea) tankerakoa da ondorengo [...]