Feeds:
Posts
Iruzkinak

Archive for Azaroa, 2008

Orain arte Alfa 149 bezala ezagutu dugun autoak izan dezakeen izena da Alfa Milano. Progetto940 blogean zabaldu dute albistea. Oraingoz zurrumurrua besterik ez da, beraz, aurkezpen ofizialaren zain geratu beharko gara. Alfa MiTo atera zuenean, Alfa Romeok alde batera utzi zuen bere autoak zenbaki bidez izendatzeko ohitura, beraz Milano izendapenak bide berri hau jarraituko luke. [...]

Read Full Post »

Hau ez da lehen aldia Alfa 149 berriaren atzekaldeaz gabiltzala, pasa den maiatzean aipatu genuen ere gaia. Ondoren ikus daitekeen irudian orain arteko sentsazio bera datorkigu: Alfa 149-a Fiat Bravo-aren oso tankerakoa izango dela. Horixe bera aipatzen dute irudia plazaratu duten blog italiarrean, Progetto940 blogean.

Ea noiz lagatzen diogun ustezko irudiekin ibiltzeari, benetakoak ikusteko gogoz gabiltza [...]

Read Full Post »

Dakizuen moduan Alfa Romeo 169 autoa Alfa 166-a ordeztera etorriko da epe ertainean. Oraindik ez dakigu zein itxura izango duen benetan, eta oraingoz zenbaitek egindako marrazkiekin konformatu beharko dugu. Birritan atera ditugu Alfa 169-aren ustezko irudiak, igezko irailean eta urte honen haseran.

Hemen goian ikusten dugun irudi hau OmniAuto blogekoek egina da. Gogoan izan behar dugu [...]

Read Full Post »