Ziurrenik gogoan izango duzue Fiat 500-a 2008ko Europar Urteko Autoa aukeratu zutela. Urtero banatzen den sari sari hau autoen industriatik gertu dauden hainbat adituk aukeratzen dute.
Datorren urterako saria banatzeko 38 hautagai aurkeztu dira, tartean Fiat Linea aurkitzen dugularik. Fiat etxearen beste auto bat ere aurki dezakegu, baina Alfa Romeo markakoa, oraindik kaleratu ez den Alfa [...]
Read Full Post »
Pasa den astean egin zuten Alfa MiTo berriaren endaurreko aurkezpena Italian. Etxe italiarrak Youtuben bideo mordoxka bat jarri ditu aurkezpena dela eta.
Era berean, ofizialak dira jada Alfa MiTo berriak izango dituen salneurriak. Horrela, aukera merkeena, Alfa MiTo 1.4 78 CV-a izango da, 15.350 eurotako salneurriarekin; eta garestiena berriz, Alfa MiTo 1.6 JTD 120 CV-a, 21.350 [...]
Read Full Post »
Italiako Alfa Romeo-ren webgunean posible da jada Alfa MiTo bat konfiguratzea. Autoaren motorra, bertsioa, kolorea eta abar aukeratu ditzakegu webgunean bertan eta gure gustuko autoa osatu. Gainera, autoaren ezaugarriak aukeratzen ditugun heinean salneurria ere eguneratu egiten da.
Iturria Progetto955
Read Full Post »
Posted in Fiat - berriak, tagged fiat, fiat 500 on Ekaina 13, 2008 | Leave a Comment »
Ondorengoa irakurrita pentsa genezake mundua erotzen hasia dela, edota zenbaitzuk diru iturri amaigabeak dituztela. Beheko irudian ikus daitekeen Fiat 500 hori 250.000 eurotan erosi zuen norbaitek Londonen aurreko astean. Gobernuz kanpoko erakunde baten aldeko enkante batean norbaitek diru kopuru itzela ordaindu zuen Fiat 500 berezi hori bereganatzeko. Berezia da autoa Tracey Emin izeneko diseinatzaile batek [...]
Read Full Post »
Alfa MiTo berria dela eta aspaldian hainbat bideo erakusten ari gara. Gaur erakusten dizuegun hau ekoizpenarekin dago lotua, muntaia katearekin.
Read Full Post »
Milanoko kaleetan Alfa MiTo berriaren iragarki bat prestatzen hasi dira. Ondorengo irudietan ikus daitekeen bezala Alfa MiTo gorri bat erabiltzen dabiltza iragarki hori prestatzeko.
Iturria Progetto955
Read Full Post »
Gaurkoan argazki berriak dauzkagu ikusgai Alfa MiTo autoa dela eta. Berriak diot, orain arte ikusi gabe genituen zenbait gauza erakusten dizkigutelako: maletategia, motorraren ingurua eta autoaren barnekaldea.
Iturria Progetto955
Read Full Post »
Alfa MiTo berria dela eta gaur erakusten dizuegun informazioa oso interesgarria da. Izan ere, gaurkoan modelo bakoitzaren ezaugarriak erakutsiko dizkizuegu. Ondoren ikus daitekeen koadroan MiTo berriaren ezaugarri nagusiak aurki ditzakegu: potentzia, abiadura maximoa, 0tik 100erainoko azelerazioa, erregaiaren kontsumoa, CO2 isuriak eta pisua, beste datu batzuen artean.
Gogoan izan hiru direla aurkeztuko diren modeloak, bik gasolinazko motorra [...]
Read Full Post »