Dirudienez, Fiat bere beste modelo zahar bat berritzekotan dago: Fiat Topolino-a. Ez da lehen aldia dioguna Fiat 500-a berriz ekoiztea ez dela zerbait arraroa izan enpresa italiarrean, eta beste auto batzuekin ere berdina egingo dutela. Bere sasoian aipatu genuen Fiat Uno arrakastatsua ere berriztekotan zeudela.
Fiat Topolino hau 1940. hamarkado autoa da, auto txikia, eta 2010. urte inguruan aurkeztuko omen dute. Hiru bat metrotako luzeera izango omen du eta 3 pertsonarentzako lekua izango du barnean. Motorrari dagokionez, atzeko gurpiletan izango omen du trakzioa eta 65 zalditako potentzia izan lezake. Fiat Topolino berriztuak Stop-Start teknologia ere eramango omen du eta nahiko kontsumo baxua izateko prestatua egongo da, 3 litro 100 kilometroko. CO2 isuriak ere nahiko txikiak liratezke, 90 gramo kilometroko.
Iturria: Autoexpress


