Fiat-ek auto ekologiko baten prototipoa garatu du: Fiat Phylla. Garapena Fiat beraren eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuen esku egon da. Phylla berriak alternatiba bat izan nahi du gaur egungo hirietako auto txikien aurrean.
Fiat Panda Aria-k irekitako bidea jarraituz, Phylla-ren karrozeria birziklatutako materialeekin egina dago; lau gurpilatako trakzioa izango du eta lau pertsona garraiatzeko lekua (2 + 2). Autoa hidrogeno bitartez mugituko da eta gehienez 73 zalditako potentzia izango du. Guztira, 240 kilometro inguru egin ahal izango ditu aldi bakoitzean, eta zapaian daramatzan eguzki panelek 18 edo 20 kilometro gehiago emango dizkio autoari. Phylla berriaren pisua 750 kg-koa izango da.
Garapen hau egiterakoan jarritako helburuetariko bat auto merkea egitea zen. Phylla-ren kilometroko kostua produkzioko auto baten hamarrena da.

