Feeds:
Posts
Iruzkinak

Archive for Apirila, 2008

Fiat eta motore hibridoak

Fiat Powertrain-eko buruak aditzera eman duenez, etxe italiarrak auto hibridoak salduko omen ditu 2011. urterako. Ingurugiroarekiko gizarteak geroz eta ardura gehiago izateak eta administrazio publikoak hartzen ari diren neurriak direla eta, auto ekoizleek geroz eta modelo ekologikoak garatzen dituzte.
Gainerako auto ekoizleen pausoak jarraituz, Fiatek gasolinazko eta dieselezko motore hibridoak garatuko ditu. Gasolinazko motore hibridoak 0,9 [...]

Read Full Post »

Pixkanaka Alfa MiTo berriaren ezaugarri ezberdinak ezagutzen ari gara, batez ere Alfa Romeo ateratzen ari den bideo sortari esker. Gaurkoan erakusten dizuegun bideo honetan Alfa MiTo-ak daraman DNA aukera erakusten zaigu.
DNA horren bitartez hiru posizio aukeratu ditzakegu gure Alfa MiTo-a gidatzeko: Dynamic, Normal eta All Weather. Dynamic posizioa gidaritza deportiboa egiteko modukoa da. Normal posizioak, [...]

Read Full Post »

Aukerako auto berri bat salgai Hogei-en:
Alfa 159 1.9 JTD 150CV Selective

Informazio gehiago nahi baduzu, etor zaitez Hogei-ra.

Read Full Post »

Aukerako auto berria daukagu salgai Hogei-en:
Fiat 500 1.4 Lounge

Informazio gehiago Hogei-en.

Read Full Post »

Dagoeneko argitara eman dute Alfa MiTo autoaren bideo berri bat. Oraingo honetan autoaren argiztapenean oinarrituta dago bideoa. Gonbidatuak, aurrena, Alfa Romeoren Museo Historikora eraman zituzten, etxe italiarrak egindako auto zaharrak ikustera, eta, ondoren, Balocco-ko zirkuitura.
Bertan, MiTo berriaren proiektu-arduradunetako batek autoaren argiztapen sistemaz jardun zuen. Aurreko argiak xenon faroak omen dira. Xenon faroek bi abantaila nagusi [...]

Read Full Post »

Fiat, kostu baxuko autoak egiten

“Low cost”-a edota kostu baxuko gauzen kontua modan dago. Aurrena hegazkin konpainiekin hasi ginen, orain berriz autoen merkatura salto egiten hasi da. Bada da denbora Renault etxeak Dacia markarekin kostu baxuko autoak saltzen dituela. Orain, Fiat ere halako zerbait egiten hasi behar omen da eta 2010. urterako Palio zaharra ordeztuko duen kostu baxuko autoa merkaturatuko [...]

Read Full Post »

Ondorengo argazki hauei begiratuta Fiat Bravo baten aurrean ote gauden pentsatu dezakegu. Baina Autoweek blog holandarrak argitara eman dituen argazki espia hauek Alfa 149 berriarenak dira eta Nürburgring-eko zirkuituan ateratakoak dira.

Uztailean izan genuen lehen aldiz Alfa 149 autoaren berri. Orduan argitara eman zenez, Alfa Romeo etxeak 2009. urte haseran jarriko omen du salgai auto berria [...]

Read Full Post »

Progetto955 blog italiarrean Alfa MiTo GTA bertsioa nolakoa izan daitekeen pentsatzen aritu dira eta ondorengo irudia eman dute argitara. GTA bertsioek duten itxura deportiboa errespetatzen du irudiak eta esan liteke Alfa 8C-aren zenbait ikutu dituela.

Iturria: Progetto955

Read Full Post »

Martxo bukaeran aipatu genuen Alfa MiTo berriari logoa aukeratzeko lehiaketa moduko bat sortu zuela etxe italiarrak. Azkenean hemen behean duzuena suertatu da garaile.

Pixkat harrigarria da logo honek irabazi izana, askoz politagoak baziren eta, baina hau iritzi pertsonala besterik ez da. Hala ere, autoaren izena aukeratzeko egindako lehiaketarekin gertatu bezala, zain egon beharko gara ea Alfa [...]

Read Full Post »

Alfa MiTo berriak dauzkan segurtasun neurriak goi mailakoak direla azaltzen digute ondorengo bideo honetan. Bertan, besteak beste, diotena da 2008 bukaerarako EuroNCAP testa eguneratu egingo dutenaren susmoa dutela, baina Alfa MiTo berriak maila altua aterako lukeela arau berriekin ere.

Read Full Post »

Older Posts »