Alfa MiTo berria dela eta Alfa Romeo jendearen parte hartzea bultzatu nahian dabil. Aurrena, autoaren izena aukeratzeko lehiaketa moduko bat antolatu zuten. Lehiaketa horren ondorioz Alfa Furiosa izena hautatu zuten autoarentzako, baina azkenean ez zuten izen horren alde egin.
Oraingo honetan proposatzen dena da MiTo berriaren logoa aukeratzea. Horretarako 7 logo sortu dituzte eta horietako bat aukeratu beharra dago. Azkenean aukeratua ateratzen dena autoaren atzeko aldean jarriko litzateke, Alfa Romeoren logoaren azpikaldean.

Hona hemen lehiaketaren webgunea.
[...] 9, 2008 by hogei Martxo bukaeran aipatu genuen Alfa MiTo berriari logoa aukeratzeko lehiaketa moduko bat sortu zuela etxe italiarrak. Azkenean hemen behean duzuena suertatu da [...]