Duela hilabete inguru aipatu genuen Fiat 500-a promozionatu aldera enpresa italiarra egiten ari zen ekintza multzoa. Tartean, Londongo noria ezagunenean, London Eye delakoan, 500 orduz sartu behar zuten auto txikietako bat. Ondorengo argazkietan ikus dezakezue nola sartu zuten kabinetako batean.




