Feeds:
Posts
Iruzkinak

Archive for Otsaila, 2008

Denbora gutxi geratzen da Alfaren azken sekretua argitzeko: Alfa Junior berriaren aurkezpena. Bitartean, geroz eta argazki espia gehiago ikusteko aukera daukagu. Autoa ondo kamuflatua daramaten arren, izango duen itxura antzeman daiteke jada. Oraindik ez dakiguna izango duen izena da.

Iturria Progetto955

Read Full Post »

Alfa Romeo argitara eman ditu Alfa 8C Competizione autoaren bertsio kapotagabearen lehen irudiak. Ondorengo argazkietan ageri den autoa Alfa Romeo 8C Spider bat da. Hitzak sobera daude horrelako auto eder batekin.

Iturria Autounleashed

Read Full Post »

Duela hilabete inguru aipatu genuen Fiat 500-a promozionatu aldera enpresa italiarra egiten ari zen ekintza multzoa. Tartean, Londongo noria ezagunenean, London Eye delakoan, 500 orduz sartu behar zuten auto txikietako bat. Ondorengo argazkietan ikus dezakezue nola sartu zuten kabinetako batean.

Read Full Post »

Fiat 500 Abarth

Azkenean baditugu Fiat 500 Abarth berriaren irudi ofizialak.

Hona hemen argazki gehiago:

Genevako ferian aurkeztu behar dute 500 Abarth-a, eta dirudienez 1.4 T-Jet motorea eramango omen du 135 zaldirekin. Potenziatzaile baten laguntzaz 20 zaldi gehiago irabazi ahal izango ditu, 155arte iritsiz. Horretaz gain, suspentsio gogorragoa eta freno potenteagoak izango ditu.
Irudi ofizial hauetaz gain, [...]

Read Full Post »

Iturria 500 blog

Read Full Post »

Fiat Bravo autoak motore aukera zabaldu du eta orain 1.6 Diesel Multijet-a eskuratu daiteke, 105 edota 120 zaldirekin.
Hau iragartzeko asmotan, iragarki berria egin dute, eta Fiat 500-arekin egindako moduan, Ferrari etxeko gidari ezagunak jarri ditu iragarkiaren protagonista moduan: Michael Schumacher eta Kimi Raikkonen.
 

Read Full Post »

Torinoko kaleetan hainbat sorpresa aurki ditzakegu, tartean, bertan lantegia duen Fiat eta Alfa Romeoren prototipoak. Hemendik hilabete ingurura aurkeztuko dute Alfa Junior autoa eta hiri italiarraren kaleetan ikusi dute nonbait.

Dirudienez uda ostean jarri behar du Alfa Romeok salgai auto berria. Aurkezpen ofiziala izan artean, marrazki eta argazkia ugari ikusiko ditugu.
Iturria Progetto 955

Read Full Post »

Urrezko Fiat 500 bat

Fiat 500 Pepita, broma izan litekeela pentsa dezakegu, baina ez da horrela. 24 kilatezko urrez margotu dute Fiat 500 bat. Auto kurioso honen salneurria 70.000 eurotakoa da.

Pepitaren barnealdea ere ondo dekoratua dator, kaxmir moketa bat darama, aginte-mahaian australiako nakarra eta Swarovski kristalak pedalak, eskuko balaztan eta aldagailuan. Horretaz gain, larrua ere jarri dakioke barruko jarlekuei, [...]

Read Full Post »

Duela gutxi Alfa Junior berriak izango duen kolpe-leungailuaren argazki espia batzuk kaleratu ziren. Argazkiotan oinarriturik Porgetto955 blog italiarrak (Alfa Junior-aren blog ez-ofiziala) auto berria nolakoa izan daitekeen marrazki batzuk egin ditu.

Read Full Post »