Ez dago inongo zalantzarik Fiatek apustu sendoa egin duela Fiat 500 berriarekin, eta berau ezagutzera emateko marketin estrategia agresiboak erabiltzen ari da.
Horren isla, ondoren erakusten ditugun bi adibide hauek, gerrilla marketin bezala defini ditzazkegunak.
Lehen adibidea Berlinen kokatzen da. Bertako metroko nasetan Fiat 500 azaltzen dira trenen ordez.

Bigarren adibidea are eta ikusgarriagoa da. Urtarrilaren 21etik aurrera London Eye entzutetsuan kabina batean egongo da kokatua Fiaten auto txikia 500 orduz. Beheko irudian nolakoa izan daiteken irudikatuta dago.

Iturria eTc
[...] 27, 2008 by hogei Duela hilabete inguru aipatu genuen Fiat 500-a promozionatu aldera enpresa italiarra egiten ari zen ekintza multzoa. Tartean, Londongo [...]