Posted in Fiat - berriak, tagged fiat, Panda on Azaroa 29, 2007 | Leave a Comment »
Bere autoen itxura aldatu nahiean dabil dabil Fiat azkenaldian. 500 berriarekin lortzen ari den arrakastak bultzatu besterik ez du egiten Fiat bide beretik jarraitzera. Itxuraldaketa horren beste erakusle bat Fiat Panda izango omen da. Dirudienez, 2010erako autoa berdiseinatuko omen du Fiatek.
Hemen ikus ditzakezuen marrazki hauetan argi geratzen da auto berriak oraingoaren kontzeptu bera mantenduko duela: [...]
Read Full Post »
Furiosa. Hori izan da Alfanaming lehiaketaren ostean irabazle atera den izena Alfa 147-a ordezkatuko duen autoarentzako.
Italia eta Frantzian izan da bozkatuena izen hau, Espainian eta Japonian, aldiz, Velvetta izena atera da garaile. Alemaniarrek Ventura aukeratu zuten, eta Britainiarrek Fira.
Guztira, sei herrialdeetan, bozka gehien lortutakoa Furiosa izan da.
Hala ere, Alfa Romeo-ko iturriek jakinarazi dutenez, azkenean, litekeena [...]
Read Full Post »
Posted in Fiat - berriak, tagged Croma, fiat on Azaroa 20, 2007 | Leave a Comment »
Fiat Croma berria errepidean erakuste duen bideoa:
Iturria Espaciocoches
Read Full Post »
Posted in Fiat - berriak, tagged Croma, fiat on Azaroa 16, 2007 | Leave a Comment »
2008. urteko urtarrilaren erdialdean iritsiko da gurera, baina jada ikus dezakegu Fiat Croma berriaren hainbat irudi.
Orain arteko motorizazio antzerakoak mantenduko ditu. Aldaketa nabarmenena estetikaren aldetik dator, Fiat Bravo-aren tankera hartzen duelarik.
Read Full Post »
Posted in Fiat - berriak, tagged 500, fiat on Azaroa 16, 2007 | Leave a Comment »
Fiat-ek 500arekin berrikuntzaren eta diseinuaren alde egindako apustuak fruituak ematen dizkiola dirudi. 2008. urteko autoaren izendapena jasotzeaz gain, bezeroak irrikitan daude auto berria ikusteko.
Berri on guzti hauek Fiat-en planak hedatu besterik ez ditu egiten. Horren erakusle da Sergio Marchionne-k Mercedes-en Smart-ari buruz esandakoak: “Estatu Batuetako Smart fenomenoa behatzen ari gara, ea nola doan. Teknikoki, prest [...]
Read Full Post »
Aspaldian, hainbat zurrumurru zabaldu dira Fiat-ek 2009rako Croosover bat prestatu behar duela eta.
Zurrumurru horien inguruan, hauxe da ikus dezakegun lehen argazkia. SUV segmentuan egongo litzatekeen auto berriak Fiat Bravo-aren estetika probestuko luke. Denborarekin, detaile gehiago plazaratzen joango diren auto berri honen inguruan.
Iturria: Espaciocoches
Read Full Post »
Azkenean, ofiziala egin da eta Fiatek notizi on bat gehiago dauka 500-aren inguruan. Europako 2008. urteko autoa izendatu dute Fiat 500 txikia.
Hemen, Hogei-en bi 500 dauzkagu, eta benetan ikustekoa da zer nolako autoa prestatu duten Fiatekoek. Gainerako kotxeetatik bereizten den horietakoa da.
Iturria: Motoradictos
Read Full Post »