Urriaren hasieran genioen Fiatek 500 bana oparitu ziela Kimi Raikonnen eta Felipe Massari. Gehientxuenok jakingo duzuenez, Fiat lantegi nagusia Torinon dago, eta enpresaren jabe den Agnelli familiakoak Juventus zale (eta jabe) amorratuak dira. Arrazoi honengatik oparituko zioten Juventuseko ikurra den Alessandro Del Pierori 10 zenbakidun Fiat 500 bat.
Iturria: Motorpasion
