Furgoneten erregea izan da Fiat Dobló aspaldi honetan. Salmenta kopurua oso handia izan da, baina auto guztiei heltzen zaie aldatzeko edo berrizteko unea.
Oraingo honetan, ordea, Fiatek ez du Doblo arrakastatsua berriztuko, baizik eta aspaldiko Fiat Fiorino-a berreskuratuko du segmentu honetan erreferente izaten jarraitzeko.
Fiat Scudo-arekin gertatu zen bezala, garapena PSA enpresarekin elkarlanean egingo dute, beraz Citroen-ek eta Peugeot-ek ere Fiorinoaren tankerako furgoneta bat aterako dute aurki. Iristen lehena Fiatena izango da, urte honen bukaerarako.
Fiorinoak 3.86 metro luze ditu, eta 2.5 metro kubikotako gaitasuna. Fiat Linearen tankeran, Turkian ekoizteko asmoa dauka.
Argazkian ez dauka batere itxura txarrik, ea zer nolako itxura duen zuzenean!
Iturria: Motorvip
