Alfa Romeo eta Autopista aldizkariak ekimen kuriosoa jarri dute martxan. Orain arte Alfa Junior bezala ezagutzen genuen autoari izena jarri nahi diote. Horretarako lehiaketa bat dago abian eta edozeinek bere proposamenak egin ditzazke auto honen izena aukeratzeko.
Lehiaketa urriaren 8an amaituko da. Epaimahai batek 2 izen aukeratuko ditu, proposatu diren guztien artean. Bi izen hauek beste herrialde batzuetan aukeratutakoekin lehiatu beharko dute autoaren izena izaten bukatzeko.
Estatu mailan irabazle ateratzen denak, Alfa Spider bat irabaziko du. Halako sariarekin… zein izen proposatzekotan zaude?
Hauxe duzue lehiketaren webgunea: Alfanaming.

[...] Alfa MiTo berria dela eta Alfa Romeo jendearen parte hartzea bultzatu nahian dabil. Aurrena, autoaren izena aukeratzeko lehiaketa moduko bat antolatu zuten. Lehiaketa horren ondorioz Alfa Furiosa izena hautatu zuten [...]