Lehen Fiat Unoaren etorkizunaz solastu bagara, orain beste zurrumurru batekin gatoz. Oraingo honetan Alfa Junior-aren tartea dugu. Holandan argitara eman duten marrazki batean auto honek izan dezakeen itxura ikus dezakegu.
Fiat Unoaren tankeran, Alfa Junior-ak ere Grande Punto-aren plataforma bera erabiliko du, nahiz eta itxuran askoz ere deportiboagoa izango den. Zurrumurruek diotenez, gasolina motoreak soilik izango ditu eta potentzi handikoak izango dira (95 zalditatik 230aino).
Esamesen arabera, Alfa Romeok GTA bertsio bat kaleratzeko prest egongo litzateke, merkatuak hala eskatuko balu. GTA honek 265 zaldi izango lituzke.
Iturria: Motoradictos
