Ondorengo albiste hau ez dugu oso gustukoa: Alemaniako hiru kontzesionario auzipetu dituzte Alfa 8C Competizione autoaren publizitatean iruzurra egitearren.
Alemaniako hiru kontzesionario hauek uda osoa eman dute esanaz 8C Competizione bana zutela salgai. Batak zioen “oso denbora gutxian” entregatu zezakeela autoa, beste batek berriz “kilometro gutxiko bat” zutela.
Hemen komentatu dugun bezala, auto honen salmentaren hasera orain gutxi egin da ofiziala (hiru kontzesinoario hauek udan ibili dira iragarkiak egiten, oraindik autorik ez zegoenean), eta diotenez, auto guztiak salgai daude.
Iturria: Motorfull
