Egunotan Motorpasión blogean Fiat Scudo Combi furgoneta aztertu zuten herenegun (eta atzo bigarren atala aurkeztu zuten). Azterketak izugarri sakonak dira eta atal ugariren analisia plazaratu dute. Furgonetaren bat erostekotan bazaude, irakur ezazu idatzi duten guztia, oso luzea izan arren merezi du.
Hauxek dira atera dituzten ondorio garrantzitsuenak:
- Ez da dirudien bezain handia. Aparkalekuetan sartzeko ez du altuera arazorik.
- Leiho ugari dauzkanez, argi asko sartzen da barnean eta gidatzeko behar den ainako ikusmena eskaintzen du.
- Alboko ate bakarra dauka eta aparkalekuetan ateratzeko egokia da. Furgoneta aparkatzerako orduan leku pixkat uztea nahikoa da.
- Bertsio apalenean (Combi Standard) 5 eta 6 lagunentzako moduko lekua dago eta ibilbide laburrak egiteko pentsatua dago. Hala ere, 9 lekuetara ere irits daiteke beste bertsio batzuetan.
- Atzeko partean ez da aire girotuaren eraginik nabarmentzen, eta sargori egiten duenean igertzen da.
- Furgonetetan ohikoa dena baino erosoagoak dira jarlekuak (telak taktu ona dauka), baina ez daukate besokorik, edalontziak uzteko lekurik eta antzekori.
- Aurrekaldeko parteko erdiko eserlekuan bidaiatzen duenarentzako leku gutxi.
- Bolantea altueran eta sakontasunean egokitu dezakegu.
- Zorua irristakorregia da, batez ere oinetakoetan ura edo lurra badugu.
- Gidariak eta bere albokoak aukera ugari dituzte nahi bezainbeste gauza gorde eta eskura izateko.
- Gidaleku egokia: leku zabala dauka gidariak, bolantea errez maniatzen da eta ukimen atsegina dauka, eta beharrezko guztia gertu dauka gidariak.
- Bozgorailu sistema ona dauka.
- Beroa alde batera uzten badugu, proba hau egin zutenean araman zituzten bidaiariek (atzeko partean zihoaztenak) ondo hitzegin zuten furgoneta honetaz, esanaz bibrazio eta zarata gehiago espero zutela.
- Karga eramateko lekua: Cargo bertsioan 5 eta 7 metro kubiko artean dago eta 1.000 eta 1.200 kiloko gaitasuna dauka; Combi-an berriz 800 eta 1.200 kilo artean.
- Atzeko kargalekuko zoruak ez dauka aderentzi gehiegi.
Atzo motorea, kontsumoa, eta gidatzerakoan furgonetak furgonetak duen jarrera aztertu zuten. Hau guztia 120 zaldiko Scudo Combi 2.0 Multijet batean egindakoa da. Horra ondorioak, hala ere, aurreko atalarekin egin dugun bezala artikulu osoa irakurtzera animatzen zaituztet:
- Jarrera suabea eta progresiboa dauka. Zarata eta bibrazio gutxi igertzen dira, baita guztiz kargatua egonda ere.
- “ez zaizkigu zaldiak soberan geratzen azkar joateko, baina ez zaizkigu falta garraio lanak egiteko”.
- Hirian egindako gidaritzaren ondorioak:
- Potentzia era progresiboan hazten da.
- Motorrak ongi erantzuten du, baita buelta gutxitan dabilenean ere (1.000 eta 1.250 tartean).
- Bolantearen erabilera erraza.
- Furgonetari neurriak hartu eta gero erraz maniobratzen da aparkatzeko. Gehigarri bezala, aparkatzeko sentsorea ere jarri dakioke.
- Autopistan gidatzerakoan:
- Motoreak zarata eta bibrazio maila baxuak ditu, baita 110 km/o abiaduran.
- Aldapa gora ondo eusten dio abiadurari, baina ez indar gehiegirekin.
- 100 km/o abiaduratik jeisten bada aldapa gora (adibidez kamioi bat aurreratu behar bada), bostgarren martxa sartu beharra dago (oroitu ezazu Scudo-ak sei martxa dituela).
- “aldapa gehiegi ez dagoen leku batean aurreratzea nahi badugu, nahiz eta 4. martxa sartu, azelerazioa apal xamarra da turismo batekin alderatzen badugu”.
- Gidaritza agresiboa dutenentzat eta azkar joatea nahi dutenentzat, 140 zaldietara joatea gomendatzen dute. Garraio lanak egiteko, nahikoa omen da 120 zalditako aukera.
- Gasolina kontsumoa (Scudo guztiak Dieselak direla gogoratu): bataz beste 7,5 litro 100 kilometroko.
- “…Scudo bat gidatzea monobolumen handi bat gidatzearen tankerakoa da…”. Scudo-a nahiko egonkorra iruditu zaie, Fiat Doblo-a eta zenbait auto baino gehiago.
- Balaztek ez diete zer esanik eman.
Laburpen gisa zera esaten dut: “…oso gustora geratu nintzen Scudo Combi-aren jarrerarekin, eta garraio lanetan jardungo banu, nire lehenengo aukeretako bat izango litzateke Citroën Jumpy eta Peugeot Expert-arekin batera…”.
Hemendik zorionak ematea besterik ezin dugu egin halako azterketa sakona egin ostean.

