Egunotan Frankfurteko autoen azoka ahoz aho dabilkigu. Beste adibide bat Alfa 8C Competizione ederra da, izan ere Alfa Romeok bertan hasiko du auto deportibo honen salmenta ofiziala. Hala ere, edizio mugatua izan denez, zurrumurruen arabera, auto guztiak iada salduta omen daude.
Ofiziala egin dena herrialde bakoitzera eramango duten auto kopurua da, hona zerrenda:
- Alemania: 80 unitate
- Italia: 80 unitate
- Japonia: 70 unitate
- Erresuma Batua: 40 unitate
- Frantzia: 40 unitate
- Suitza: 35 unitate
- Gainerako herrialdeak: 65 unitate
Auto honen bila bazeunden eta berandu iritsi bazara, lasai egon, datorren urtean Spider bertsioa ekoizten hasiko baitira.

[...] Hemen komentatu dugun bezala, auto honen salmentaren hasera orain gutxi egin da ofiziala (hiru kontzesinoario hauek udan ibili dira iragarkiak egiten, oraindik autorik ez zegoenean), eta diotenez, auto guztiak salgai daude. [...]