Datorren Frankfurteko autoen erakusketan, Fiatek Panda Aria kotxe ekologikoa aurkeztuko du. Modelu berri honek askoz ere CO2 gutxiago isurtzen du ingurugirora. 54 zaldiko Panda 1.1 batek 135 gramo kilometroko isurtzen baditu, Fiat Panda Ariak 69 gramo besterik ez ditu isuriko.
Isurien gutxitzea ez da ingurugiro aldetik dagoen berri on bakarra, izan ere, autoa eraikitzerako orduan erabiliko diren materialeak birziklatuak, biodegradagarriak eta jatorri naturalekoak izango dira, bai autoaren kanpokaldean zein barnean.
Auto hau Frankfurten aurkezten denean informazio eta argazki gehiago izango ditugu.
Iturria: Motorpasión

[...] Fiat Panda Aria-k irekitako bidea jarraituz, Phylla-ren karrozeria birziklatutako materialeekin egina dago; lau gurpilatako trakzioa izango du eta lau pertsona garraiatzeko lekua (2 + 2). Autoa hidrogeno bitartez mugituko da eta gehienez 73 zalditako potentzia izango du. Guztira, 240 kilometro inguru egin ahal izango ditu aldi bakoitzean, eta zapaian daramatzan eguzki panelek 18 edo 20 kilometro gehiago emango dizkio autoari. Phylla berriaren pisua 750 kg-koa izango da. [...]