AutoBild aldizkari alemaniarrean Alfa 166-a ordezkatuko omen duen autoaren ustezko irudiarekin jolasean ibili dira. Hemen behean dagoen hau, Alfa 169 izan dezakeen itxura da.
Argazkiak gauza bat argi uzten du, autoak oso itxura agresiboa duela. Horretaz gain, antza, Alfa 159-aren plataforman oinarrituko da eta bost bat metrotako luzeera izango du. Alfa 169-ak BMW-ren 5. Seriea eta Audiren A6-arekin zuzenean lehiatzeko asmoa du.
Oraingoz informazio guzti hau ez da esames multzoa besterik, eta aurreraxeago izan daitekeen informazio ofizialaren zain egon beharko dugu.
Iturria: Motoradictos

[...] egindako marrazkiekin konformatu beharko dugu. Birritan atera ditugu Alfa 169-aren ustezko irudiak, igezko irailean eta urte honen [...]