
Azken egun hauetan blog munduan entzuten ari garenarekin, badirudi Fiat interesatua dagoela Land Rover eta Jaguar erostearekin. Zinezko interesa, Land Roverren omen du. Enpresa hau liderra da Estatu Batuetan. Hala ere, Ford-ek, Land Rover eta Jaguarren jabeak, bi enpresak batera saldu nahi omen ditu.
Nahiz eta Jaguar oso marka entzutetsua izan, 2001 etik hona urteko 500 eta 1.000 milioi dolaretako galerak izan ditu.
Antza, Fiat ez da bakarra bi enpresa horiek erostean interesa duena, BMW ere inguruan dabil.