Iragarpen hau Sergio Craverok egin du, mundu mailako Alfaren marketing arduradunak. Dirudienez, auto berria 2008.ean plazaratuko da, oraindik ez dute izenik aukeratu, baina Fiat Grande Puntoaren tamaina antzerakoa izango omen du.
Alfak bere salmentak bikoiztu nahi ditu epe ertainean (158.000 unitatetik 300.000ra pasaz), eta hori lortzeko, besteak beste, auto berri hau aterako dute. Iragartzen diren beste plazaratzeak, 4×4 bat eta Alfa 166aren ordezkoa dira.
Informazio gehiago: Diariomotor