Badirudi Alfa Giulietta izena eramango duela orain arte Alfa Romeo Milano bezala ezagutu dugun autoak. Izen-aldaketa eta lehen argazki ofizialak Alfa Romeo berak egin ditu eta udaberri inguruan izango omen dugu gurean.
Alfa Giulietta berria dela eta, ondorengo bideo laburra prestatu dute:
Gaur arratsaldean Sergio Marchionne-k, Fiat taldeko buruak, bilera dauka Alemaniako gobernuko arduradunekin. Bileraren helburua Fiat-ek Opel erosteko duen asmoa aztertzea da. Erosketa honek eta Chryler-ekin sinatutako akordioak munduko bigarren ekoizlerik handiena bilakutako du Fiat, Toyota-ren atzetik.
Bateratzen honek ez omen du eraginik izango Opel-ek Europan dauzkan lantokietan, eta egunen batean lan-murrizketak badaude, Fiat-ek Italian dauzkan lantokietan ere egongo direla ziurtatu du Marchionne-k.
Alfa Milano berriaz jarduten duen blog italiar garrantzitsuenak Photoshop irudi bat kaleratu du auto honek izan dezakeen atzekaldeaz. Azaroan erakutsi genizuen beste artikulu honen (Alfa 149 atzekaldea) tankerakoa da ondorengo irudia.
Zer iruditzen Alfa Milano-a hartzen ari den itxura?
Gure Eibarko kontzesionarioan Alfa MiTo 1.6 JTD Distinctive bat daukagu. Ondorengo argazkian ikus dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, zatoz Hogeira.
Azkenean konfirmatu egin da duela zenbait hilabete aipatu genuena eta orain arte Alfa 149 bezala ezagutu dugun autoak Alfa Milano izena eramango du. Hau guzti hau Chrysler etxeak AEB-etako gobernuaren dirulaguntzak lortzeko aurkeztu duen dokumentazioagatik dakigu. Bertan, Fiat eta Alfa Romeo etxeen hurrengo autoak agertzen dira, eta tartean Alfa Milano izena agertzen da.
Dokumentu horietan beste hainbat izen ageri dira, tartean Alfa 159 ordeztuko omen duen Alfa Giulia eta Alfa GT-a ordeztuko duen Alfa C-EVO.
Alfa Milano berria dela eta, Progetto940 blogeko erabiltzaile batek ondorengo marrazkia egin du aspaldian agertu diren proba-autoen irudiak eta Alfa Romeo etxetik filtratu diren albisteak jarraituz.
Orain arte Alfa 149 bezala ezagutu dugun autoak izan dezakeen izena da Alfa Milano. Progetto940 blogean zabaldu dute albistea. Oraingoz zurrumurrua besterik ez da, beraz, aurkezpen ofizialaren zain geratu beharko gara. Alfa MiTo atera zuenean, Alfa Romeok alde batera utzi zuen bere autoak zenbaki bidez izendatzeko ohitura, beraz Milano izendapenak bide berri hau jarraituko luke. Hala ere, MiTo-a aipatuz, espero dezagun ez dezatela antolatu berriz izen lehiaketa bat (batez ere ez badiote kasurik egiten).
Hau ez da lehen aldia Alfa 149 berriaren atzekaldeaz gabiltzala, pasa den maiatzean aipatu genuen ere gaia. Ondoren ikus daitekeen irudian orain arteko sentsazio bera datorkigu: Alfa 149-a Fiat Bravo-aren oso tankerakoa izango dela. Horixe bera aipatzen dute irudia plazaratu duten blog italiarrean, Progetto940 blogean.
Ea noiz lagatzen diogun ustezko irudiekin ibiltzeari, benetakoak ikusteko gogoz gabiltza eta.
Dakizuen moduan Alfa Romeo 169 autoa Alfa 166-a ordeztera etorriko da epe ertainean. Oraindik ez dakigu zein itxura izango duen benetan, eta oraingoz zenbaitek egindako marrazkiekin konformatu beharko dugu. Birritan atera ditugu Alfa 169-aren ustezko irudiak, igezko irailean eta urte honen haseran.
Hemen goian ikusten dugun irudi hau OmniAuto blogekoek egina da. Gogoan izan behar dugu Alfa Romeok Ameriketako Estatu Batuetan sartzeko asmotan dabilela; eta auto honek ameriketako merkatuan arrakasta lortzen duten Lexus-en moduko markak eta estetika dakarkigu gogora.
Gaurkoan ere irudi berriak ditugu Alfa Romeo etxeak aterako duen hurrengo autoa dela eta, Alfa 149-a dela eta.
Bi blog ezberdinetatik jasotako irudiak erakutsiko ditugu gaurkoan, biak ustez Alfa 149 berria horrelakoa izango delakoan eginak. Lehen bi argazkiak AutoExpress-en argitaratuak dira.
Fiat Fiorino berriztuak urteko furgoneta izendapena lortu du 2009. urterako. Saria (Van of the year, ingelesez) bere anaia bikiekin batera lortu du; izan ere, Fiat Fiorino-re berdintsuak baitira Citroen Nemo eta Peugeot Bipper furgonetak.